Jakin nahiko zenuke Reale Arenak nola arnasten duen partida hasi baino ordu batzuk lehenago? Aldagela prest ikusi, lasaitasun urduri hori sentitu taldea iritsi aurretik? Zelaira irteteko tunela haiek baino lehen gurutzatu edo aulkian eseri?
Orain, partida-egunean, Tour Reale Arena berriarekin, estadioaren emozioa bizi ahal izango duzu partida baino ordu gutxi batzuk lehenago, ohiko tourraren espazio guztiez gozatuz, jokalariak iritsi aurretik atmosfera esperimentatzeko balio erantsiarekin.
Esperientzia ixteko, ibilbidea Keler Espazioan amaituko da, gure gastronomia eta entretenimendu espazioan, hau da, partida-aurrea zalearen ikuspegitik gozatzeko leku ezin hobean.
Zer sartzen da bisitan?
Partida hasi baino ordu batzuk lehenago, bisitaria Europako estadio abangoardistenetako batean sar daiteke, honako hauek ezagutzeko: auditorioa, taldearen autobusa iristen den aparkalekua, trofeorik garrantzitsuenak dituen tunela, jokalari historikoen pasealekua, aldagelak, aulkiak, prentsa-aretoa eta lehendakaritza-palkoa.
Denontzat diseinatutako bisita bat da, mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako ibilbidea duena.
Sarrerak eta prezioak (bazkideentzako eta RS Fanentzako deskontuak)
Sarrerak HEMEN eros daitezke, eta eskuragarri daude hurrengo partida-egunetarako. Leiho berriak gehituko dira, Reale Arena bisitatu ahal izateko.
14 urtetik beherakoak: 12 euro (bazkideak eta RS Fanak) eta 16 euro (zaleak).
14 urtetik gorakoak: 24 euro (bazkideak eta RS Fanak) eta 30 euro (zaleak).
Bost urtetik beherakoentzako sarrera doakoa da.
Ordutegiak
Kontsultatu egutegia (aldaketak egon daitezke partidak edo ekitaldiak izanez gero Reale Arenan).
Jokalari handiek lagundutako Tourrerako azken sarrerak
Tourra Imanol Agirretxe eta Aintzane Encinas gure jokalari handiekin batera martxoaren 19an izango da, 18:30ean. Zure sarrera erostean, serigrafiatutako eta protagonistek sinatutako bi kamisetaren zozketan parte hartuko duzu. Informazio gehiago eta azken sarrerak, HEMEN.