Lau urte eta erdian, Reale Arena erreferentzia bihurtu da nazioartearteko futbolan. Eta ez bakarrik birmoldaketarengatik, taldearen errendimenduagatik, partida bakoitzean dugun girotzeagatik... baita zalearen esperientzian eragin nabarmena duten beste faktore batzuengatik ere. Kasu honetan bereziki, Hospitality-n ematen dugun zerbitzuagatik.
"The Padded Seat" izen handiko startup ingelesak, edozein kiroletan VIP zerbitzu onenen bila munduan zehar dabilenak, Reale Arenako esperientzia aukeratu du "nazioarteko futbolean VIP esperientzia onena" izateko. Kyle Mattison influencer-ak, reviews-en arduradunak, apirilaren 14an bisitatu gintuen (UD Almeriaren aurkako partida).
2023an Erresuma Batuko startup onenetako bat izendatu zuten, eta ‘The Padded Seat’-ek hiru kategorietan banatu ditu urteko sariak. ‘Futbol ingelesaren’ kategorian Brighton & Hove Albion taldeak irabazi du eta ‘Beste kirol batzuk’ kategorian Red Bull taldearen VIP esperientziarentzat izan da saria Britainia Handiko Sari Nagusian (F1).
‘Nazioarteko Futbola’ kategorian, Realaren VIP esperientzia Atletico Madril, Girona FC, Valentzia CF, Wolfsburgo, Stuttgart, Lens, Lille, LA Galaxy, Los Angeles FC, Kopenhage, Izar Gorria, PSV Eindhoven, Anderlecht eta Maribor bezalako klubetan eskainitako VIP zerbitzuaren aurretik geratu da.
VIP esperientzia hau bizitzea gustatuko litzaizuke? Sakatu HEMEN eta jarri gurekin harremanetan.
The Padded Seati buruzko informazio gehiago (Sakatu HEMEN)