Reale Arena prestatzen ari da urteko garai berezienetako bat hartzeko. Eguberriak eta ospakizunak, inguruan ditugula senide, lagun eta lankideak, batasunerako eta poztasunerako uneak dira, oroitzapen ahaztezinak partekatzeko eta esperientzia bakarrak bizitzeko garai gogoangarriak.
Aurten, gure estadioa prest dago urte amaierako ekitaldiak hartzeko, talde txiki nahiz handientzat, eta, horretaz gain, hainbat jarduera osagarri eskaintzen ditu esperientzia aberasteko. Horien artean, nabarmentzekoak dira estadioan barrenako tour gidatuak, Team Building-eko jarduerak taldearen kohesioa indartzeko, pintxo txapelketak –bertaratuen sormena areagotuko dutenak– eta zuzeneko ikuskizunak, hala nola kontzertuak eta magiako ikuskizunak.
Informazio gehiago jaso nahiko zenuke hain egun berezietako aukerei eta gure estadioaren eskuragarritasunari buruz? Partekatu ezazu gurekin zein diren zure beharrak hemen.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin