Reale Arena motorrak berotzen ari da udari aurre egiteko. Futbolik gabekoa izango bada ere, goi mailako ekitaldi eta ospakizunez beteta etorriko da. Horien artean, nabarmentzekoak dira klubak ekain eta uztailaren artean antolatutako ikuskizun musikalak.
Ekainaren 13an: Elesky Keler Espazioan
Keler Espazioak Eleskyren ikuskizun berezi bat hartuko du. Elesky piano-jotzailea, streamerra eta edukigilea da, eta Espainiako musika eta mundu digitaleko eszenako figura nagusietako bat dugu jada.
Ikuskizuna bi zatitan banatuta egongo da: lehenengoan, ikus-entzunezko proiekzioekin lagundutako zinema eta bideojokoen soinu-bandak joko ditu; eta bigarrenean, guztiz interaktiboa izango den saioan, ikusleek zuzenean abestiak eskatu ahal izango dizkiote eta artista momentuan bertan interpretatuko ditu.
Gure bazkideek eta RS Fan kideek deskontua izango dute. Lortu zure sarrera HEMEN klik eginez.
Uztailaren 3tik 5era: ‘Musika Festibala’
Reala Zuzenean Musika Festibalak artista ospetsu eta ezagun hauek bilduko ditu: El Canijo de Jerez, Los Estanques, Paula Mattheus, Olatz Salvador, Pedro Pastor eta Los Locos Descalzos, Idoia Asurmendi eta TimØ.
Musika Festibalerako sarrerak jada eskuragarri daude, gure bazkide eta RS Fan kideentzat deskontu bereziekin. Hiru eguneko ekitaldietarako bonua ere eskuratu ahal izango da. Lortu zure sarrera HEMEN klik eginez.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin