BERRILANEK AECO SEKTOREKO 400 PROFESIONAL INGURU BILDU DITU

Reale Arenak Basque Tech Summit hartu du

Vídeo

Aurten ere Basque Tech Summitek arrakasta itzela izan du, AECO (arkitektura, ingeniaritza, eraikuntza eta operazioak) sektoreko 400 profesional inguru bildu baititu bertaratu direnen eta linean jarraitu dutenen artean. Profesional horiek zortzi herrialdetakoak izan dira: Espainia, Italia, Finlandia, AEB, Argentina, Kolonbia, Venezuela eta Dominikar Errepublika.

Ekitaldia urriaren 25ean, ostirala, hasi zen. Tokiko eta nazioko ordezkariek aurkezpen instituzional labur bat egin zuten, non horrelako jardunaldiek sektorea dinamizatzeko duten garrantzia nabarmendu baitzuten. BIM, GIS, CIM, eraldaketa digitala eta antzeko gaiak jorratzeko hainbat hitzaldi eta eztabaida-mahairen ondoren, ekitaldiaren afari ofizialarekin amaitu zen jardunaldia.

Hilaren 26an, larunbata, diziplina anitzeko lantegi praktikoak egin ziren. Bertan, aztergai izan ziren, batez ere, sektoreko komunikazio-estrategiak, zuzenbide digitala eta proiektuen kudeaketa.

RSTVk iritziak biltzeko aukera izan zuen hizlari garrantzitsuenetako birekin. Lehenak, David Barcok, Berrilanen negozio-adimena garatzeko zuzendariak, ekitaldiaren arrakasta ukaezina nabarmendu zuen, eta oso positiboki balioetsi zuen Reale Arenan ospatu izana: "Balorazioa ezin da positiboagoa izan, 160 pertsona izan ditugu-eta aurrez aurre, eta beste 200 online. Jakina, arrakastaren zati bat klubeko talde teknikoak emandako laguntzari zor zaio, talde horrek guztia eman baitu".

Bestalde, Xabier Pérez de Arenzana Habic klusterraren proiektuaren zuzendariak deskribatu zuen zein berezia den estadioan ekitaldi bat egitea: "Beti da plus bat, zirrara berezi bat ematen dio gertatzen den guztiari".

Zalantzarik gabe, esandako guztiak erakusten du klubak egiten duen lana Reale Arena urteko 365 egunetan diziplina anitzeko espazio bihurtzeko.








Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!