Aurreko larunbatean RS Enpresek egun bikaina pasa zuten Bixio Gorriz, Jose Antonio Pikabea, Michel Loinaz eta Santi Bakero jokalari eta Iñaki Alkiza presidente ohiekin. 12:30ean Donostiatik irten ziren autobusez eta arabako hiriburura iristean Gran Hotel Lakuan bazkaldu zuten. Gainera, Jokin Aperribay presidentea eta kontseilariak agurtzeko aukera izan zuten. Irribarreak eta bitxikeriak ez ziren falta izan.
Bazkaldu ostean, Mendizorrotzara joan ziren Deportivo Alavesen aurkako partida ikustera. Partida osoan taldea animatzen aritu ziren eta Willian Josek lortutako gola poztasun handiz ospatu zuten. Aukera ezin hobea izan zen beste babesleekin egun bikaina pasatzeko eta haien konpromezua familia txuri-urdinarekin eskertzeko.
Ekintzan parte hartu zuten enpresak ondorengoak izan ziren: Tigloo, Seyce S.A., Vallina, Vascoplast, Bostnan Servicios Creativos, Garbilabel, Gureak, Arkitektura Izaskun Larzabal, Gipuzkoako Gurutze Gorria, IMQ, El Diario Vasco, Coca Cola, Fuel Track, Fullgas Sport S.L., Aquarium, Uvesco, Logikaline, Sayma.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin