Joan den asteburuan izan zen RS Enpresak ekimenerako urteko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat. Realak bere konpromisoa eskertzeko etxetik kanpo jokatuko duen partida baterako bidaia denboraldiko klasiko bihurtu da.
Guztira, 32 marka joan ziren klubarekin Madrilera, Getafeko partida zela-eta. Giro ona, barreak, gastronomia, turismoa, futbola eta txuri urdin harrotasun handia. Bi egun horietan garaipena besterik ez zen falta izan dena biribila izan zedin.
Hauek dira jardueran parte hartu zuten enpresak: Ipar Hotz S.L, Vascoplast, Vallina Teletaxi, Euskoauto, Druck, Elektra S.A., Iraupen, Kutxabank, Parkea, Grupo CEI, Logikaline, Ezketa S.L., Garbilabel, Seyce S.A., Elyta, Bostnan Servicios Creativos, Zutabe Etxegintza, Agua de Insalus S.A., IBK Bike, Vectalia, Chillida Leku, Coca Cola, Halcón Viajes, San Martin Merkatua, Reale Seguros, Donosac, Bodegas Ondarre, IMQ, Comercial Hostelera, Salto Systems, Aquarium Donostia eta Distribuidora Farmaceutica Gipuzkoana.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin