‘Kamiseta bizitzea: marka-balioaren garrantzia erakundeen barne-kulturan’ izenburupean, Juanjo Brizuela gasteiztarrak, branding eta estrategian adituak, komunikazioari, publizitateari eta markari buruzko hitzaldi aberasgarria eskaini zuen ostiralean Reale Arenan.
Ehun lagun inguruk, RS Enpresak multzoko lagunek eta club txuri-urdineko langileek enpresaren eta kirolaren munduarentzat hain garrantzitsuak diren gai horiei buruzko hitzaldi gozagarriaz disfrutatu zuten Reale Arenako auditorioan.