Keler Espazioak bihar irekiko ditu ateak, zaleek ahalik eta gehien goza dezaten partidaz eta txikienei zuzendutako beste jarduera jasangarri batzuez.
BerdEguna
Realak abian jarritako ekimen jasangarria dela eta, 12:00etatik 14:00etara jolas jasangarriak antolatuko dira txikienentzat. Jolas hauek Keler Espazioko Haur Gunean egingo dira eta Txurdin bertan izango da. Sarrera doakoa izango da.
Mater ingurumen-hezkuntzako zentro berritzailearen eskutik, ekintza naturarekiko errespetu handiagoa duten bizimoduetara bultzatzera bideratua, Fan Zone honetan tailerrak, gynkanak... eta antzerki-emanaldi bitxi bat antolatuko dira. Ez galdu!
Ordutegiak eta espazioak
Ohiko ordutegia: partida hasi baino bi ordu lehenago hasi, eta amaitu eta ordubete geroagora arte.
Espazio irekiak:
- Larunbat, igande eta jaiegunetan: Gastrogune, LG Gaming eta Haur Gunea.
- Astegunetan (jaiegunetan izan ezik): Gastrogune
Álex Clavero eta JJ Vaquero (apirilak 11)
Valladolideko komiko ospetsuek maiatzaren 11n eskainiko dute beren emanaldia, 20:00etan, Reale Arenako Familien Harmailan. Egin klik hemen eta lortu zure sarrera.
Bestalde, Mikel Bermejo eta Zuhaitz Gurrutxaga realzaleek Reala ordezkatuko dute bakarrizketen derbian, Julen Axpe eta Valeria Ros athletizaleen aurrean. Egin klik hemen eta lortu zure sarrera.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin