Idoiak eta Pedro Pastorrek eman zioten atzo hasiera ‘Musika Festibala’ri, hain berezkoa duten indar eta zintzotasunarekin. Familia Harmailaren gunean bildutako ikusleek, haien musikaz gozatu eta dantzatu ez ezik, eguneroko gaietan hausnartzeko uneak izan zituzten, hala nola norberaren zaintzan eta sentiberatasunaren balioan. Hasiera ikusgarria izan zen, ezin hobea gaur eta bihar jarraipena emateko: Olatz Salvador eta Paula Mattheus izango dira gaur taula gainean; bihar, berriz, TIMØ eta Aitor García, Los40 Euskadiko DJa.
Ostiral eta larunbaterako sarrerak salgai
Beste bi egunetarako sarrerak eskuragarri daude jada, gure bazkide eta RS Fansentzat deskontu bereziekin. Ateak 19:00etan irekiko dira, eta egun bakoitzean bi emanaldi izango dira: lehena 20:00etan eta bigarrena 21:30ean. Musika 23:00ak baino beranduago arte luzatuko da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin