Realaren instalazioak izan dira asteburu honetan "HLB Sports Festival 2024" jaialdiaren epizentroetako bat. Networking ekitaldia Donostian egin zen. Gure babeslea den Sayma gidari bezala aritu zen.
Saymak arrakastaz ospatu zuen ‘HLB Sports Festival’ Reale Arenaren Auditorioan, HLB International sareko 150 profesional baino gehiagoren parte-hartzearekin, 9 herrialdetakoak: Belgika, Danimarka, Erresuma Batua, Yemen, Alemania, Frantzia, Italia eta Espainia.
HLB International, zerbitzu profesionalen bulegoen sare globala, 157 herrialdetan dago ordezkatuta eta 40,000 profesional baino gehiago ditu 1,000 bulego baino gehiagotan. Jaialdi honen helburua da sektoreko profesionalen artean ezagutzak trukatzea eta sareak sortzea.
Jokin Aperribayren ongietorria
Ekitaldia Reale Arenan hasi zen ostiralean, Jokin Aperribayre ongietorri hitzekin. Borja Hermida Saymako nazioarteko saileko arduradunak eta Coco Liu HLBko Chief Growth Officer-ek partekatu zituzten jaialdiaren helburuak. Jorge Fernandezek, SPRIko "Invest in the Basque Country"-ko zuzendariak, eskualdeak negozioetarako helmuga gisa dituen aukerak aurkeztu zituen, berrikuntzarako eta enpresa-garapenerako duen erakargarritasuna azpimarratuz.
Larunbateko jardunaldian, bertaratutakoek hainbat jardueraz gozatu zuten, tartean futbol txapelketa bat, bizikleta ibilbide bat eta running saioak. Futbol txapelketa Zubietako instalazioetan hospatu zen, non Danimarkako aholkularitza eta kontabilitate enpresa nagusienetako bat den Beierholm enpresa danimarkarra txapeldun izan zen
50 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Saymak enpresa-garapenarekin eta Euskadi inbertsiorako helmuga erakargarri gisa sustatzearekin konprometituta jarraitzen du.