Pertsonen arteko harremanak sortzeko modurik onenetako bat kirola eta jarduera fisikoa dira. Hori dela eta, Realak esperientzia ezberdina eskaini zien RS Enpresak osatzen duten enpresa batzuei IBK Bike klubaren babesle berriarekin batera bizikletaz irteera bat antolatuz. Patxi Vila txirrindulari ohia bertan zela, lehen ordutik Reale Arenan egon ziren hiru orduko irteera bat egiteko, Zarautz edo Getaria bezalako kostaldeko puntuetatik. Jarduera Reale Arenan, brunch batekin, amaitu zen. Ekimen aberasgarria izan zen eta RS Enpresaken denboraldia amaitzeko balio izan zuen. Hurrengo denboraldian, ahal den neurrian, normaltasuna berreskuratzea eta enpresen arteko loturak sendotzen jarraituko duten jarduera berriak antolatzea izango da helburua.