Zuhaitz Gurrutxagak bere bakarrizketa berria aurkeztu zuen, Nortasun Agiria, Keler Espazioan ehunka realzaleren aurrean. Gure bakarrizketalariak, Gipuzkoako umore bereziarekin, istorio pertsonal zailak pasadizo bihurtu zituen, bere jendearen barreak eraginez. Eskerrik asko, Zuhaitz, estreinaldirako zure etxea aukeratzeagatik eta, batez ere, gogorarazteagatik iraganeko zoritxarrak, besteak beste, etorkizuneko barre bilakatzeko izan zirela iragan. Bideoa, HEMEN.
Hurrengo bi bakarrizketak Reale Arenako Familia Haramiletara lekualdatuko dira. JJ Vaquero eta Alex Clavero apirilaren 11n arituko dira (lortu zure sarrera HEMEN), eta Bakarrizketen Derbia, Zuhaitz Gurrutxaga, Valeria Ros, Mikel Bermejo eta Julen Axperekin, maiatzaren 2an (lortu zure sarrera HEMEN).