III. RS ENPRESAK TXAPELKETA

El Diario Vasco, txapeldun

Vídeo

Zubietak giro bikaina bizi du gaur goizean RS Enpresak Txapelketaren hirugarren edizioarekin. Halcon Bidaiak, Bodegas Campillo, Harrobi Taberna eta BM Supermercadosen laguntzarekin antolaturiko ekimen honek Realaren hainbat enpresa laguntzaile bldu ditu Zubietan. 17 taldek Futbol 7ko partidak jokatu dituzte eta finalean El Diario Vasco taldeak Alcorta Groupi gailendu zaio. Hirugarren eta laugarren posturako neurketan Vascoplastek Bokado-Bengoa taldeari irabazi dio. Irabazleek 19-20 denboraldiko partida bat ikusteko aukera palko VIP batean jaso dute sari bezala. Bigarrenek, Bodegas Campillon gozatzeko jardunaldia bazkari batekin. Hirugarrenek, Irisarri Land Abentura Parkera bisita, eta laugarrenek, Zubietako Harrobi Tabernan bazkari bat dastatzeko saria.

Parte-hartu duten enpresa kolaboratzaileak ondorengoak dira: El Diario Vasco, Keler, CIE Orbelan, S21 Sec, Vallina, Vascoplast, Elektra, Ezketa Larzabal, Sayma, Seyce-Linde, Salto Systems, Alcorta Group, Real Sociedad, CIE Legazpi, Logikaline, Bokado-Bengoa eta BM Supermercados.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!