Ostirala egun handia izan zen familia txuri-urdinarentzat. Sadarren lortutako garaipenak laugarren postuan sendotu du Reala, partida bikaina jokatu ondoren. Taldea ez zen Iruñean bakarrik egon, bertaratutako zaleez gain, RS Enpresak taldeko kideek ere taldea babesteko aukera izan baitzuten igandeko zita polit horretan. Bixio Gorriz, Carlos Martínez, Luis Pérez, Mitxel Loinaz, Xanti Bakero edo Markel Bergara bezalako jokalari ohiekin batera, gure enpresa lagunen arduradunek egun bikaina izan zuten.
Partida ikusi aurretik, espediziokideek ‘afari-merienda’ atsegina dastatu zuten Nafarroako hiriburuko Alma Jatetxean. Ondoren Sadarrera joan ziren txuri-urdinen garaipenarekin gozatzera, eta etxera itzuli ziren hiru puntuekin eta bufanda txuri-urdinarekin, beste sponsor batzuekin batera egun borobila partekatu ondoren. Klubarekin hartutako konpromisoa eskertzeko modu ezin hobea.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin