Argysanek familia txuri-urdinarekin bat egin du. Enpresa gipuzkoarrak eta Realak akordioa sinatu dute. Argysan RS Enpresak-eko kide izango da. Honetaz gain, fitness, wellness eta igerilekuetan aditua den erakunde hau denboraldi honetatik aurrera klubaren hornitzaile ofizial bihurtu da.
Merkatua bizitzen ari den bilakaerari esker, gero eta jende gehiago bizitza aktiboago eramaten saiatzen da. Eta une honetan jotzen dute Argysanengana. Egoitza nagusia Astigarragan dago, eta zentro publiko eta pribatuentzat, udalentzat, hotelentzat, bainuetxeentzat, ikastetxeentzat, unibertsitateentzat, kirol-klubentzat, jabeen komunitateentzat, enpresentzat eta partikularrentzat egiten dute lan, betiere bezero bakoitzak behar dituen azken teknologiak instalatuz.
Argazkian, Nerea Capdequi (Argysaneko marketin arduraduna), Jokin Aperribay (Realeko presidentea) eta Luis Mari Arina (Argysaneko gerentea).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin